XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iturri zaharra latina delarik mailegu berriak hartzen direnean, orainarteko hitzek izan duten ohizko bideari jarrai dakioke hitzaren bukaerari dagozkionetan.

Euskal literaturaren tradiziozko usarioa bikoitza denean, ahozko mintzairan ere beste horrenbeste gertatu izanik, ahal dela joera hedatuenari eutsiko zaio, literatura zaharrean izan duen pisua ere gogoan hartzen dela.

Erraz ezin erabaki baledi, oraingoz biak har litezke.

Jakina, bestelako fenomeno fonetikorik ez dago zertan kontuan hartu; hala nola, bokal artean -l- ampgt; -r- bihurtzea, -n-ren ondoko kontsonante oklusiboa ozen egitea, eta abar, bide zahar eten gabekotik baletoz gertatuko litzatekeen erara.

Honetara: 1. Zirkulu, eta ez zirkulo, kalkulu; eta ez kalkulo, pendulu, eta ez pendulo, artikulu, kapitulu, titulu, mirakulu, eta abar, euskaraz lehendik erabili izan direnetan bezala.

Aparatu, eta ez aparato, dekretu, eta ez dekreto, kreditu, eta ez kredito, institutu, eta ez instituto, estatutu, eta ez estatuto, lehenagotik erabili izan diren mandatu, sek(e)retu, infinitu, meritu, eta abar, bezala.